Nire gelako koadroaren historioa
Ohean etzanda nago jaikitzeko gogo gabe. Nire amaren deiada entzuten dut gosaltzera joateko, baina ni, nire gelako koadroari begira nago.
Kuadroa nire aitona Julianek oparitu zidan orain dela bi urte, nire urtebetze egunean. Kuadroa aitonaren aitak, Manuelek margotu zuen bere emaztearentzat, Agatarentzat.
Marrazkian, lorontzi marroi bat agertzen da txuri eta lila koloreko lorekin. Kuadroak urte asko duenez, aitonak, oparitu aurretik, markoa aldatu zuen.
Pinturak, bere historia gordetzen du.
Aitonaren aitaren garaian, Manuelen garaian, arropak ez ziren guk etxean ditugun garbigailuetan garbitzen, erreketan baizik. Hotz haundia egiten zuenean eta errekak izozten zirenean, harri edo makil bat hartu eta izotza puskatzen zuten.
Horrelako egun bat zen, erreka izoztuta zegoen eta Agata, nire aitonarekin, arropak garbitzera joan zen. Julianek bi urte eta erdi zituen eta bihurri samarra zen, herriko neska-mutikoekin jolasten ari zen bitartean, Agatak arropak garbitzen zituen erreka bazterrean.
Nire aitona, poliki-poliki erreka bazterrera hurbiltzen hasi zen, Agata konturatu orduko, errekaren beste aldean zegoen umea, geldi geldi izotz gainean eserita.
Agata berengana joateko esan zion, baina Julian mugitu ere ez zen egin.
Orduan amak, arropak alde batera utzi eta semea errekatik ateratzera joan zen. Beste aldera pasatzea lortu zuen izotza apurtu gabe, baina semea besoetan hartu zuenean, Krr-Krakst! Izotza puskatzen hasi zen.
Ozta-ozta lortu zuen Agatak umea errekatik ateratzen ze, bera irtetera zihoanean izotza guztiz puskatu zen eta uretara erori zen.Emakumeak bizkor joan ziren laguntzera, azkenean uretatik atera zuten. Manuel ibiltzera joan zenean, lurrera jausi zen. Ezin zuen zutik egon. Hankak izoztuta zituen, beste gorputz atal guztiak bezala. Hiru emakume artean eraman zuten etxera.
Hurrengo egunean, Agataren egoera ez zen oso ona, ezin baitzuen ibili eta izugarrizko estula zeukan. Medikuari deitu zioten, eta honek ospitalera joateko beharra zeukala esan zien.
Hospitalean, geratu behar zela esan zioten, egoera larrian zegoelako.
Agata ospitalean triste samarra zegoen, Manuelek ahal zuen guztietan bisitatzen zuen, ospitala irian baitzegoen.
Agatak ez zuen asko hitzegiten, arnasa hartzeko zailtasuna zeukalako, baina hitzegiten zuenean, zera esaten zuen: “Ene Manuel maitia, noiz sendatuko naiz etxera joateko?. Badaramatzat egun asko hemen sartuta, udaberria laister dator eta nik mendirik ikusi gabe, zuhaitzik ikusi gabe, seme-alabarik ikusi gabe eta niri hainbeste gustatzen zaizkidan udaberriko lorak ikusi gabe. Hemen sentitu eta ikusten den bakarra, mina eta tristura dira.
Handik egun batzuetara Manuel, ospitalera joan zen sartu-irtentxo bat egitera. Ez zen esku utsik sartu, ezkerreko eskutik tiraka Juliantxo bihurria zeraman, bestean zerbait paperan bilduta.
Agatarengana hurbildu ziren eta muin ematearekin batera oparia eman zioten. Hura izan zen Agatak izandako opari onena, umetxoa eta hainbeste gustatzen zitzaizkion lorez beteriko koadro bat.
Manuel bai egurrakin bai margoakin oso trebea zen, berak maitasunez pintatutako lorak Agataren ohe ondoan zintzilikatu zuen esanez: ohetik ikusiko dituzu zuk gogoko dituzun lorak.
Pizkanaka-pizkanaka hobetzen joan zen Agata, guztiz sendatu arte.
Aiton-amonaren etxera joaten nintzenean koadroa begiratzen gelditzen nintzen, gainera aitonak bere amaren antza neukala esaten zidan, horregatik urtebetetzean oparitu zidan.
Nire amaren deihada entzun dut berriro eta oraingoan bai, jeitsi naiz gosaltzera.