lunes, 5 de mayo de 2008

ANDREA ONANDIA, izurdea


Izurdea

Sarrera:
Izurde Handia (Tursiopus truncatus) izurdeen familiako ezagunena da. Oso animalia azkarra da, eta taldeka bizi da. Espezie honen barruan bi multzo bereizten dira: bata kostaldean bizi da eta talde txikitan biltzen dira, eta bestea ozeano zabalean bizi da, oso talde handitan elkartzen dira.

Habitata:

Munduko itsaso guztietan bizi da, baina ur beroak atsegin ditu. Horregatik, tropikoetatik topatuko dugu maizago, ur hotzetan baino.

Elikadura:

Hortz ugari dituzte (20-28 hortz koniko), hau da, kono formadunak, goiko eta beheeko masail-hezurreetan, baina ez dituzte murtxikatzeko erabiltzen.Oso elikadura zabala dute: legatzak, bisiguak, olagarroak, txibiak eta ganbak.

Ezaugarri fisikoak

Aipatutakoen luzera 2-4 m artean dago eta pisua 200-500 kg artean. Bular aldeko hegatsak 30-50 cm luze dira, bizkar aldekoa 23cm, eta atzekoa 60cm gutxi gora behera. Tursicops generoaren bereizgarria 8cm-ko muturra da. Ezin dezakete aurrez aurre ondo ikusi, bi begiak alboetan baitauzkate kokaturik.

Komunikazio sistema

Animalia hauen komunikazio-sistema benetan konplexua da. Soinu-emisioak 18.000 eta 15.000 Hz bitartean daude, eta segunduko 30 emisio botatzen ditu. Ez du ahots-kordarik eta soinu hauek botatzeko ardura duen organoari meloi esaten zaio, eta poltsa batzuez osatuta dago.Komunikazio-baliabide hori ez dute ehizatzeko bakarrik erabiltzen, bikotea ezagutzeko, ehiztariak antzemateko, itsasoan kokatzetko eta abarrerako ere erabiltzen dute. 17 edo 18 soinu desberdin emititzen dituzte, eta badakite bost elementuko esaldiak egiten.


Ugalketa

Ugalketa-garaia bizilekuaren araberakoa da; hala ere, udaberrian, estalketa gehiago egoten dira. Kumeak jaiotzean 10-15kg pisatzen dute, amaren sabelean urtebete egon ondoren, beraz, animalia hauek ugaztunak dira amaren sabelean garatu direlako. Astebetez, amak gertutik jarraitzen dio, edozein arriskutatik babesteko. Kumeak 10 hilabetez hartzen du esnea bere amarengandik, baina, 6-7 hilabetera iristean, beste elikagai batzuk jaten hasten da. Bi urte bete arte amarekin egoten da ehiza-teknikak ikasten, eta, horren ondoren, independentzia lortzen dute.


Bitxikeriak

*Egunean 3-4 orduz egiten dute lo. Batzuetan , igerian egoten dira, eta, besteetan, mantso-mantso beste taldekide batzuen ondoan, egiten dute igeri lo dauden bitartean. Egoera horretan, burmuinaren erdia deskonektatzen dute eta beste aldeko begia ere. Bi ordu inguru pasatzen direnean, deskantsatzen egon den garunaren zatia esnatzen da eta beste zatia lokartzen da.

*Uraren azpian 6 edo 7 minutu segidan iraun dezakete, nahiz eta batzuek 12-15 minutu iraun dezaketen.

No hay comentarios: