miércoles, 30 de abril de 2008

JULEN MORON,balea

BALEA

Balea ( Mysticety ) zetazeoen, hau da, uretan bizi diren ugaztunen taldeko familiako ugaztun bat da eta hamairu bale espezie bizi dira ( Yubarta, balea urdina, Minkeko balea, Rorcual ugaria…) gaur egun lau familiatan banatuak. Bere gorputza 18 m-ko luzera eta 100 tonako pisua izatera irits daiteezken arren, normalenak 15 m eta 60 tona ingurukoak izaten dira eta, beraz, munduko ugaztunik handienak baleak direla esan dezakegu. Baleen beste ezaugarririk nabarmenetariko bat beraien 2,5 m-ko aho kurbatuan dago.

Baleen elikadura erdizpurdizkoa da (tamainu txikiagoko arrain espezie gutxirengandik elikatzen da) baina ez egunean jaten dituen 40kg engatik, baizik eta bere elikadurak ugaritasun gutxi duelako. Beste ugaztunek ez bezala, baleek bizarrak erabiltzen dituzte hortzen ordez janaria mastikatzeko.

Zetazeoek duela 34-55 milioi urteen (Eozeno garaian) inguruan eboluzionatu zuten lurzoruko izakiak izatetik uretan bizitzera. Duela gutxi egindako ikerketek hipotesi zaharra indartu dute, zetazeoek artiolaktidoengandik ( behiak, antilopeak, oreinak, txerriak eta hipopotamoak ) eboluzionatu zutena alegia.






Baleak ugaztunak dira eta, beraz, bale-kumeak emearen sabeletik jaiotzen dira bederatzi edo hamasei hilabeteen buruan. Baleek sor ditzaketen kume kopurua oso urria da beste ugaztunekin alderatuta ( normalean hiru urtetik behin ernaltzen baitu ) eta umeen pisua bi tonelada ingurukoa da jaiotzean.


Baleek izugarrizko jauziak egiten dituzte. Pisu handikoak izan arren oso igerilari trebeak dira.

domingo, 27 de abril de 2008

SARA LARRABE, Elefantea



ELEFANTEA

Munduan aurkitzen den animalia harrigarrienetako bat ezagutuko dugu orain: elefantea. Elefantea edo Paquidermus tremebundus latinez, azal sendokoa eta handia esan nahi du.

Hau animalia ugaztuna da. Hiru mota ezberdin daude: elefante afrikarra, Asiakoa eta Indiakoa

Animali honen ezaugarri bitxiena bere tronpa da.
Elefantearen tronpak funtzio asko betetzen ditu: lan-erreminta bat da, bere eskua, elikadura lortzeko beharrezkoa du, dastamen eta usaimen organoa, gorputza dutxatzeko urez edo hautsez betetzen duen tutua... Animalia honen eboluzioan hauxe izan da zalantzarik gabe gehien garatutako organoa.
Elefante afrikarrak oso nabarmenak ditu bere belarri handiak. Hauen funtzioa tenperaturaren oreka lortzea da. Bere belarriak abaniko bihurtzen ditu.
4 tona inguru pisatzen du elefanteak eta 3m inguruko altuera du.

Elefanteak egunero 300 kg elikagai behar ditu. Hori izan daiteke animalia honek ibiltari izateko duen arrazoia.
Hostoz, belarrez, egurrez eta beste zenbait janariz elikatzen dira.

Mantso eta lasai ibiltzen da, ematen ez duen arren, nekaezina da. Era batera edo bestera lurralde guztiaren jabe izango balitz bezala jokatzen du.
Ausardia agertzeko bere tronpa eta letaginak erabiltzen ditu eta oso gogoko dute uretan ibiltzea.
Taldeko burua ez da arra izaten; eme bat baizik, eta hauetariko zaharrena gainera.


Normalean, ume bat izaten dute eta kasu gutxitan bi. Jaiotzerakoan 100 kg inguruko pisua daukate. 17 eta 25 hilabete bitarteko haurdunaldia da elefanteena. Emeen ernaldia 14 urterekin hasi daiteke.
Gehienetan, 60-80 urteko epean hiltzen dira elefanteak, haginetako haginka egiteko indarra galtzen dutelako eta ezin duenean bizitzeko behar duen janaria jan.

Leku askotan aurki ditzakegu animalia hauek: desertuan, oihanetan, zona tropikaletan, aran eta erreketan, mendi garaietan…