jueves, 1 de mayo de 2008

MERITXELL AYALA, jirafa

JIRAFA

Giraffa Camelopardalis da bere izen zientifikoa. Arabiarretik dator haren izena eta garaiena esan nahi du. Giraffidae-en familiaren artean dago, nahiz eta talde horretan bakarrik jirafak eta okapiak sartzen diren. Jirafa mota hauek daude, besteak beste:
Giraffa camelopardalis reticulata, Giraffa camelopardalis angolensis, Giraffa camelopardalis antiquorum, Giraffa camelopardalis tippelskirchi, Giraffa camelopardalis camelopardalis, Giraffa camelopardalis rothschildi, Giraffa camelopardalis giraffa, Giraffa camelopardalis thornicrofti eta Giraffa camelopardalis peralta.
Bere lepo luzeari eta belaun luzeei esker (1.7metrokoa gutxi gora behera) munduko ugaztun altuenak dira jirafak. Arrak 5.3m-ko altuerara iritsi daitezke eta emeak pixka bat gutxiago. 790kg eta 1300kg artean pisatzen dute normalean. Beren belaun luzeei esker ere 56km/h abiadurara iritsi daitezke distantzia motzetan; eta luzeetan, 16km/h. Jirafak bi adar txiki ditu buruan eta azalarekin estalita daude, haien izena ossicorn da. Mihia beltza da eta 5dm-ko luzera du, haien belarriak garbitzeko gaitasuna dute hain luzea delako. Azala hori kolorekoa dute eta orban irregular marroixkekin, gorputz osoan zehar nahiko handiak dira nahiz eta besoetan eta hanketan txikiagoak diren; sabel azpian eta hanken beheko guneetan ez dituzte orbanik eta zurixkak dira.
Jirafek Afrikan dute jatorria eta bertako zelai handietan egoten dira. 20-30 jirafen taldeetan bizi dira, gehienak gazteak, nagusitan bakardadean egotea nahiago baitute.
Belarjalea eta hausnarkaria da. Jirafen landarerik gogokoena Akazia da. Elikagai fresko eta urtsuekin elikatzen denean denbora asko iraun dezake urik edan gabe, baina lehorteak daudenean kilometro askoko ibilaldiak egiten ditu urtegiak edo urmaelak bilatzeko. Ura edateko edo belarra jateko makurtu egin behar da. Jirafek 16 eta 20 ordu bitartean pasatzen dituzte elikatzen egunean, eta 65kg begetal jan ditzakete egunean.
Ernaldiak 14 eta 15 hilabete artean irauten du eta jirafa bakar bat jaiotzen da. Jirafa emeek zutik erditzen dute eta haurrak 1,5m-ko altuera izaten du jaio bezain laster. Jaio ondoren ordu erdi pasa eta gero zutik jarri daitezke jirafatxoak eta hamar orduren ondoren euren amen ondoan korrika egin dezakete.
Beste jirafa eta animaliekin komunikatzerakoan egiten dituzten soinuak gizakiek ezin dituzte entzun infrasoinuen bidez komunikatzen baitira.
Bost eta zazpi minutu tartean egiten dute lo jarraian gehienez; egun osoan zehar bi orduz gehienez egiten dute lo.
Meritxell Ayala











No hay comentarios: