jueves, 12 de junio de 2008

LEHOIA ANDER

Lehoiaren izen zientifikoa “Panthera Leo” da. Ugaztun haragijalea da Felidae familiakoa, katuarekin zerikusia duen animalia. Arra bere ile askoarengatik bereizten da emeagatik. Gainera, arrak 250kg inguru pisatzen du eta emeak aldiz, 180kg besterik ez.
Bere ilaia argala eta disdiratsua da. Buztana ile mataza batez amaitzen da eta bertan gordetzen dute beraien hatzazal bat.
Felidae familiako beste guztiak bezala bost behatz dituzte aurreko hanketan eta atzekoetan berriz lau.
Emeek ehizatzen dute eta arrek lurraldea zaintzen dute. Gauetan irteten dira ehizan eta heuren hatzazalekin harrapatzen dute harrapakina. Batzuetan, salto egitean, 3m-ko altuerara iristen dira.
Emeak 18 eta 26 hilabete artean izaten dute kumeak, eta zoologikoetan urtetik behin. Kumeak, arrak heltzerakoan, familiatik botatzen dute.
Zoologikoetan 30 urte inguru bizi dira, nahiz eta basati arrak 12 urte eta emeak 16 urte bici diren.







viernes, 30 de mayo de 2008

JULEN AZPILIKUETA - HARTZ ARRE

HARTZ ARREA

Hartzaren familiari úrsidos deitzen zaio, hartza arrea animalia ugaztuna da, gehienetan udaberrian jaiotzen dira, jaiotzen denean kilo erdi inguru pisatzen du baino handia egiten denean 1000 Kg tara heldu daiteke. Lau hanka ditu, lau hankatan dagoenean 1,5 m neurtzen du baina bi hanketan 2 m tara heltzen da. Gorputz hiletsua dauka eta azazkal luzeak eta zorrotzak, hagin zorrotzak ditu janaria hobeto zatitzeko, etsaiei beldurra emateko eta bere semeak otsoengatik babesteko oso usaimenona daukate, oso urrutitik antzeman dezake janariaren usaina.
Hartza arrea orojalea da, hau da, denetarik jaten du. Gehien gustatzen zaien janaria eztia da, batez ere txikitan, baita ere amuarrainak euren mokadu goxoenetarikoa baita. Udan asko jan behar dute, al duten guztia, zeren neguan ez dute ezer jaten lo eta lo bakarrik kobazuloan.
Hartz arrea munduko toki askotan bizi dira: Asian, ipar Amerikan eta Europan.
Hartz amak kobazuloa bilatzen du negua igarotzeko, eta ez badu aurkitzen zulo bat egiten du, nahiko handia, negua igarotzeko.
Hartz mota gehiago daude, adibidez: hartz polarra, zuria da eta oso tenperatura hotzetara dago egokituta .hartza panda oso polita da zuria da mantxa beltz batzuekin. Baina bi animali hauek zoritxarrez desagertzeko zorian daude zoritxarrez. Hartz inurrijalea mutur oso luzea dauka inurriak xurgatzeko eta jateko. Badaude ere hartz arrea familiako beste itsura batekoak hartz pardoak.

JULEN AZPILIKUETA - HARTZ ARREA

HARTZ ARREA
Hartzaren familiari úrsidos deitzen zaio, hartza arrea animalia ugaztuna da, gehienetan udaberrian jaiotzen dira, jaiotzen denean kilo erdi inguru pisatzen du baino handia egiten denean 1000 Kg tara heldu daiteke. Lau hanka ditu, lau hankatan dagoenean 1,5 m neurtzen du baina bi hanketan 2 m tara heltzen da. Gorputz hiletsua dauka eta azazkal luzeak eta zorrotzak, hagin zorrotzak ditu janaria hobeto zatitzeko, etsaiei beldurra emateko eta bere semeak otsoengatik babesteko oso usaimenona daukate, oso urrutitik antzeman dezake janariaren usaina.
Hartza arrea orojalea da, hau da, denetarik jaten du. Gehien gustatzen zaien janaria eztia da, batez ere txikitan, baita ere amuarrainak euren mokadu goxoenetarikoa baita. Udan asko jan behar dute, al duten guztia, zeren neguan ez dute ezer jaten lo eta lo bakarrik kobazuloan.
Hartz arrea munduko toki askotan bizi dira: Asian, ipar Amerikan eta Europan.
Hartz amak kobazuloa bilatzen du negua igarotzeko, eta ez badu aurkitzen zulo bat egiten du, nahiko handia, negua igarotzeko.
Hartz mota gehiago daude, adibidez: hartz polarra, zuria da eta oso tenperatura hotzetara dago egokituta .hartza panda oso polita da zuria da mantxa beltz batzuekin. Baina bi animali hauek zoritxarrez desagertzeko zorian daude zoritxarrez. Hartz inurrijalea mutur oso luzea dauka inurriak xurgatzeko eta jateko. Badaude ere hartz arrea familiako beste itsura batekoak hartz pardoak.

martes, 27 de mayo de 2008

Ainhoa Urzelai-Ipuina

Nire gelako koadroaren historioa


Ohean etzanda nago jaikitzeko gogo gabe. Nire amaren deiada entzuten dut gosaltzera joateko, baina ni, nire gelako koadroari begira nago.
Kuadroa nire aitona Julianek oparitu zidan orain dela bi urte, nire urtebetze egunean. Kuadroa aitonaren aitak, Manuelek margotu zuen bere emaztearentzat, Agatarentzat.
Marrazkian, lorontzi marroi bat agertzen da txuri eta lila koloreko lorekin. Kuadroak urte asko duenez, aitonak, oparitu aurretik, markoa aldatu zuen.
Pinturak, bere historia gordetzen du.

Aitonaren aitaren garaian, Manuelen garaian, arropak ez ziren guk etxean ditugun garbigailuetan garbitzen, erreketan baizik. Hotz haundia egiten zuenean eta errekak izozten zirenean, harri edo makil bat hartu eta izotza puskatzen zuten.
Horrelako egun bat zen, erreka izoztuta zegoen eta Agata, nire aitonarekin, arropak garbitzera joan zen. Julianek bi urte eta erdi zituen eta bihurri samarra zen, herriko neska-mutikoekin jolasten ari zen bitartean, Agatak arropak garbitzen zituen erreka bazterrean.
Nire aitona, poliki-poliki erreka bazterrera hurbiltzen hasi zen, Agata konturatu orduko, errekaren beste aldean zegoen umea, geldi geldi izotz gainean eserita.
Agata berengana joateko esan zion, baina Julian mugitu ere ez zen egin.
Orduan amak, arropak alde batera utzi eta semea errekatik ateratzera joan zen. Beste aldera pasatzea lortu zuen izotza apurtu gabe, baina semea besoetan hartu zuenean, Krr-Krakst! Izotza puskatzen hasi zen.
Ozta-ozta lortu zuen Agatak umea errekatik ateratzen ze, bera irtetera zihoanean izotza guztiz puskatu zen eta uretara erori zen.Emakumeak bizkor joan ziren laguntzera, azkenean uretatik atera zuten. Manuel ibiltzera joan zenean, lurrera jausi zen. Ezin zuen zutik egon. Hankak izoztuta zituen, beste gorputz atal guztiak bezala. Hiru emakume artean eraman zuten etxera.
Hurrengo egunean, Agataren egoera ez zen oso ona, ezin baitzuen ibili eta izugarrizko estula zeukan. Medikuari deitu zioten, eta honek ospitalera joateko beharra zeukala esan zien.
Hospitalean, geratu behar zela esan zioten, egoera larrian zegoelako.
Agata ospitalean triste samarra zegoen, Manuelek ahal zuen guztietan bisitatzen zuen, ospitala irian baitzegoen.
Agatak ez zuen asko hitzegiten, arnasa hartzeko zailtasuna zeukalako, baina hitzegiten zuenean, zera esaten zuen: “Ene Manuel maitia, noiz sendatuko naiz etxera joateko?. Badaramatzat egun asko hemen sartuta, udaberria laister dator eta nik mendirik ikusi gabe, zuhaitzik ikusi gabe, seme-alabarik ikusi gabe eta niri hainbeste gustatzen zaizkidan udaberriko lorak ikusi gabe. Hemen sentitu eta ikusten den bakarra, mina eta tristura dira.
Handik egun batzuetara Manuel, ospitalera joan zen sartu-irtentxo bat egitera. Ez zen esku utsik sartu, ezkerreko eskutik tiraka Juliantxo bihurria zeraman, bestean zerbait paperan bilduta.
Agatarengana hurbildu ziren eta muin ematearekin batera oparia eman zioten. Hura izan zen Agatak izandako opari onena, umetxoa eta hainbeste gustatzen zitzaizkion lorez beteriko koadro bat.
Manuel bai egurrakin bai margoakin oso trebea zen, berak maitasunez pintatutako lorak Agataren ohe ondoan zintzilikatu zuen esanez: ohetik ikusiko dituzu zuk gogoko dituzun lorak.
Pizkanaka-pizkanaka hobetzen joan zen Agata, guztiz sendatu arte.

Aiton-amonaren etxera joaten nintzenean koadroa begiratzen gelditzen nintzen, gainera aitonak bere amaren antza neukala esaten zidan, horregatik urtebetetzean oparitu zidan.
Nire amaren deihada entzun dut berriro eta oraingoan bai, jeitsi naiz gosaltzera.

viernes, 23 de mayo de 2008

Malen ruiz de azua - armiarma










ARMIARMA



Armiarmak , aracnidoen familiako animaliak dira.Araneae ezpezietako edozein animaliari esaten zaio armiarma.
Animalia hauek 0,5 mm eta 9 cm artean neurtzen dute. Hankak luzatuta 25cm ko luzera izan dezake horrelako animalia batek.
Animalia hau kontinente guztietan bizi da Antartidan izan ezik.

38.000 ezpezie desberdin daude eta horietatik 12 ezpezie soilik dira gizakientzat kaltegarriak. Armiarma denak dira intsektuen harrapakariak. Armiarmek zeta izeneko ohial mota bat sortzen dute ehizan egiteko ,babeslekuak eraikitzeko eta baita haizearen bidez garraiatuak izan daitezen ere.
Aracnologia armiarmekin eta aracnido guztak aztertzen dituen zientzia da .
Armiarmak harrapatzaileak dira. Harrapatzen dutenarekin elikatzen dira. Batzuek, zomorroak harrapatzeko sare bat egiten dute , izan ere , zomorroak bertan itsatsita gelditzen dira eta normalki hortaz elikatzen dira. Beste batzuk ordea, adi-adi egoten dira beraien ingurura zein hurbilduko.
Ulobodiadeko armiarmak izan ezik denak dira pozoitsuak.
Armiarmak espermatoforeoen bidez ernaltzen dira.Armiarma arrak emeari bere organoan sartzen dio espematoforoa eta horrela ernaltzen dira.



MALEN RZ DE AZUA LARRINAGA

jueves, 22 de mayo de 2008

Andoni Elduaien

Zaldia


Zaldia equs familiako ugaztun belarjaleak dira,bere izen zientifikoa equs caballus da baina hemen zaldia izenarekin ezagutzen ditugu.

Beraien habitata baserrietan, kortetan… bizi dira etxe abereak bai dira.

Haien hankak azkarrak eta indartsuak dira, ez dira oso altuak, kolore desberdineko ilez estalita daude eta oso politak izaten dira.

Animali hauek belarjaleak direnez, belarra eta lastoa jaten dute beste landare batzuen artean.

Zaldi familian,ezagunena arabiarra izan harren, Euskal Herrian, pottoka dugu familiarik ezagunena, txikiak izanik oso ondo moldatzen bai dira gure paisai menditsuetara.

Gainera beste gauza batzuetarako balio dute ere, esaterako nekazaritzarako, kiroletarako, garraio bide bezala gurdiak bultzatzeko…

Andoni Elduaien

lunes, 5 de mayo de 2008

ANDREA ONANDIA, izurdea


Izurdea

Sarrera:
Izurde Handia (Tursiopus truncatus) izurdeen familiako ezagunena da. Oso animalia azkarra da, eta taldeka bizi da. Espezie honen barruan bi multzo bereizten dira: bata kostaldean bizi da eta talde txikitan biltzen dira, eta bestea ozeano zabalean bizi da, oso talde handitan elkartzen dira.

Habitata:

Munduko itsaso guztietan bizi da, baina ur beroak atsegin ditu. Horregatik, tropikoetatik topatuko dugu maizago, ur hotzetan baino.

Elikadura:

Hortz ugari dituzte (20-28 hortz koniko), hau da, kono formadunak, goiko eta beheeko masail-hezurreetan, baina ez dituzte murtxikatzeko erabiltzen.Oso elikadura zabala dute: legatzak, bisiguak, olagarroak, txibiak eta ganbak.

Ezaugarri fisikoak

Aipatutakoen luzera 2-4 m artean dago eta pisua 200-500 kg artean. Bular aldeko hegatsak 30-50 cm luze dira, bizkar aldekoa 23cm, eta atzekoa 60cm gutxi gora behera. Tursicops generoaren bereizgarria 8cm-ko muturra da. Ezin dezakete aurrez aurre ondo ikusi, bi begiak alboetan baitauzkate kokaturik.

Komunikazio sistema

Animalia hauen komunikazio-sistema benetan konplexua da. Soinu-emisioak 18.000 eta 15.000 Hz bitartean daude, eta segunduko 30 emisio botatzen ditu. Ez du ahots-kordarik eta soinu hauek botatzeko ardura duen organoari meloi esaten zaio, eta poltsa batzuez osatuta dago.Komunikazio-baliabide hori ez dute ehizatzeko bakarrik erabiltzen, bikotea ezagutzeko, ehiztariak antzemateko, itsasoan kokatzetko eta abarrerako ere erabiltzen dute. 17 edo 18 soinu desberdin emititzen dituzte, eta badakite bost elementuko esaldiak egiten.


Ugalketa

Ugalketa-garaia bizilekuaren araberakoa da; hala ere, udaberrian, estalketa gehiago egoten dira. Kumeak jaiotzean 10-15kg pisatzen dute, amaren sabelean urtebete egon ondoren, beraz, animalia hauek ugaztunak dira amaren sabelean garatu direlako. Astebetez, amak gertutik jarraitzen dio, edozein arriskutatik babesteko. Kumeak 10 hilabetez hartzen du esnea bere amarengandik, baina, 6-7 hilabetera iristean, beste elikagai batzuk jaten hasten da. Bi urte bete arte amarekin egoten da ehiza-teknikak ikasten, eta, horren ondoren, independentzia lortzen dute.


Bitxikeriak

*Egunean 3-4 orduz egiten dute lo. Batzuetan , igerian egoten dira, eta, besteetan, mantso-mantso beste taldekide batzuen ondoan, egiten dute igeri lo dauden bitartean. Egoera horretan, burmuinaren erdia deskonektatzen dute eta beste aldeko begia ere. Bi ordu inguru pasatzen direnean, deskantsatzen egon den garunaren zatia esnatzen da eta beste zatia lokartzen da.

*Uraren azpian 6 edo 7 minutu segidan iraun dezakete, nahiz eta batzuek 12-15 minutu iraun dezaketen.

viernes, 2 de mayo de 2008

ALBA BELLIDO, zikoina



Zikoina hegaztien familiako animalia bat da. Amiamoko ere deitzen da.
Bere kabiak toki altuetan egiten ditu eta artero migratu eta bueltan kabia berbera hartzen du baina gainean beste bat egiten du (zikoina kabiak 500 Kg baino gehiago pisatzera heldu daitezke.
Zikoinak 1m neurtzen du gutxi gora behera. Mokoa eta hankak gorri kolorekoak ditu eta lumak txuriak eta beltzak. Ez bago desberdintasunik emearen eta arraren artean. Arrak egiten du habia eta geroxeago etortzen da emea.
Arrautzak maiatza/apirila inguruan jartzen ditu eta 5-4 arrautza jartzen ditu, txuri kolorekoak. 34 bat egunetan inkubatzen du arrautza eta 60 egunetara kabia uzten du.
Anfibioak, karraskari txikiak, zizareak, sugeak, intsektuak, narrastiak, arrainak eta moluskoak jaten ditu.
Uda bukaeran talde handietan batu eta nora ezean egoten dira egun batzuetan, zuhaitzetan edo lurrean lo, bidaiari ekiteko momenturarte, corriente termikoak erabiltzen dituzte goratzeko eta gustatzen ez zaienez itxaso gainetik ibiltzea, gibraltarreko itsasrteti datoz Afrikatik Europara.
Zikoinaren mokotik buztanera 100-115cm neurtzen du eta hego batetik bestera 175-195cm neurtzen du.2,5-4,5 Kg pisatzen du
Penintsula iberiarrean bizi da, gehienbat gizakien etxeen ondoan.
Mokoa zuzena eta afilatue du, laban baten forma eta 14-19cm inguruan neurtzen du.
Hegan egiterakoan hegoak poliki astintzen ditu eta planeatzen joaten da.


jueves, 1 de mayo de 2008

MERITXELL AYALA, jirafa

JIRAFA

Giraffa Camelopardalis da bere izen zientifikoa. Arabiarretik dator haren izena eta garaiena esan nahi du. Giraffidae-en familiaren artean dago, nahiz eta talde horretan bakarrik jirafak eta okapiak sartzen diren. Jirafa mota hauek daude, besteak beste:
Giraffa camelopardalis reticulata, Giraffa camelopardalis angolensis, Giraffa camelopardalis antiquorum, Giraffa camelopardalis tippelskirchi, Giraffa camelopardalis camelopardalis, Giraffa camelopardalis rothschildi, Giraffa camelopardalis giraffa, Giraffa camelopardalis thornicrofti eta Giraffa camelopardalis peralta.
Bere lepo luzeari eta belaun luzeei esker (1.7metrokoa gutxi gora behera) munduko ugaztun altuenak dira jirafak. Arrak 5.3m-ko altuerara iritsi daitezke eta emeak pixka bat gutxiago. 790kg eta 1300kg artean pisatzen dute normalean. Beren belaun luzeei esker ere 56km/h abiadurara iritsi daitezke distantzia motzetan; eta luzeetan, 16km/h. Jirafak bi adar txiki ditu buruan eta azalarekin estalita daude, haien izena ossicorn da. Mihia beltza da eta 5dm-ko luzera du, haien belarriak garbitzeko gaitasuna dute hain luzea delako. Azala hori kolorekoa dute eta orban irregular marroixkekin, gorputz osoan zehar nahiko handiak dira nahiz eta besoetan eta hanketan txikiagoak diren; sabel azpian eta hanken beheko guneetan ez dituzte orbanik eta zurixkak dira.
Jirafek Afrikan dute jatorria eta bertako zelai handietan egoten dira. 20-30 jirafen taldeetan bizi dira, gehienak gazteak, nagusitan bakardadean egotea nahiago baitute.
Belarjalea eta hausnarkaria da. Jirafen landarerik gogokoena Akazia da. Elikagai fresko eta urtsuekin elikatzen denean denbora asko iraun dezake urik edan gabe, baina lehorteak daudenean kilometro askoko ibilaldiak egiten ditu urtegiak edo urmaelak bilatzeko. Ura edateko edo belarra jateko makurtu egin behar da. Jirafek 16 eta 20 ordu bitartean pasatzen dituzte elikatzen egunean, eta 65kg begetal jan ditzakete egunean.
Ernaldiak 14 eta 15 hilabete artean irauten du eta jirafa bakar bat jaiotzen da. Jirafa emeek zutik erditzen dute eta haurrak 1,5m-ko altuera izaten du jaio bezain laster. Jaio ondoren ordu erdi pasa eta gero zutik jarri daitezke jirafatxoak eta hamar orduren ondoren euren amen ondoan korrika egin dezakete.
Beste jirafa eta animaliekin komunikatzerakoan egiten dituzten soinuak gizakiek ezin dituzte entzun infrasoinuen bidez komunikatzen baitira.
Bost eta zazpi minutu tartean egiten dute lo jarraian gehienez; egun osoan zehar bi orduz gehienez egiten dute lo.
Meritxell Ayala











miércoles, 30 de abril de 2008

JULEN MORON,balea

BALEA

Balea ( Mysticety ) zetazeoen, hau da, uretan bizi diren ugaztunen taldeko familiako ugaztun bat da eta hamairu bale espezie bizi dira ( Yubarta, balea urdina, Minkeko balea, Rorcual ugaria…) gaur egun lau familiatan banatuak. Bere gorputza 18 m-ko luzera eta 100 tonako pisua izatera irits daiteezken arren, normalenak 15 m eta 60 tona ingurukoak izaten dira eta, beraz, munduko ugaztunik handienak baleak direla esan dezakegu. Baleen beste ezaugarririk nabarmenetariko bat beraien 2,5 m-ko aho kurbatuan dago.

Baleen elikadura erdizpurdizkoa da (tamainu txikiagoko arrain espezie gutxirengandik elikatzen da) baina ez egunean jaten dituen 40kg engatik, baizik eta bere elikadurak ugaritasun gutxi duelako. Beste ugaztunek ez bezala, baleek bizarrak erabiltzen dituzte hortzen ordez janaria mastikatzeko.

Zetazeoek duela 34-55 milioi urteen (Eozeno garaian) inguruan eboluzionatu zuten lurzoruko izakiak izatetik uretan bizitzera. Duela gutxi egindako ikerketek hipotesi zaharra indartu dute, zetazeoek artiolaktidoengandik ( behiak, antilopeak, oreinak, txerriak eta hipopotamoak ) eboluzionatu zutena alegia.






Baleak ugaztunak dira eta, beraz, bale-kumeak emearen sabeletik jaiotzen dira bederatzi edo hamasei hilabeteen buruan. Baleek sor ditzaketen kume kopurua oso urria da beste ugaztunekin alderatuta ( normalean hiru urtetik behin ernaltzen baitu ) eta umeen pisua bi tonelada ingurukoa da jaiotzean.


Baleek izugarrizko jauziak egiten dituzte. Pisu handikoak izan arren oso igerilari trebeak dira.

domingo, 27 de abril de 2008

SARA LARRABE, Elefantea



ELEFANTEA

Munduan aurkitzen den animalia harrigarrienetako bat ezagutuko dugu orain: elefantea. Elefantea edo Paquidermus tremebundus latinez, azal sendokoa eta handia esan nahi du.

Hau animalia ugaztuna da. Hiru mota ezberdin daude: elefante afrikarra, Asiakoa eta Indiakoa

Animali honen ezaugarri bitxiena bere tronpa da.
Elefantearen tronpak funtzio asko betetzen ditu: lan-erreminta bat da, bere eskua, elikadura lortzeko beharrezkoa du, dastamen eta usaimen organoa, gorputza dutxatzeko urez edo hautsez betetzen duen tutua... Animalia honen eboluzioan hauxe izan da zalantzarik gabe gehien garatutako organoa.
Elefante afrikarrak oso nabarmenak ditu bere belarri handiak. Hauen funtzioa tenperaturaren oreka lortzea da. Bere belarriak abaniko bihurtzen ditu.
4 tona inguru pisatzen du elefanteak eta 3m inguruko altuera du.

Elefanteak egunero 300 kg elikagai behar ditu. Hori izan daiteke animalia honek ibiltari izateko duen arrazoia.
Hostoz, belarrez, egurrez eta beste zenbait janariz elikatzen dira.

Mantso eta lasai ibiltzen da, ematen ez duen arren, nekaezina da. Era batera edo bestera lurralde guztiaren jabe izango balitz bezala jokatzen du.
Ausardia agertzeko bere tronpa eta letaginak erabiltzen ditu eta oso gogoko dute uretan ibiltzea.
Taldeko burua ez da arra izaten; eme bat baizik, eta hauetariko zaharrena gainera.


Normalean, ume bat izaten dute eta kasu gutxitan bi. Jaiotzerakoan 100 kg inguruko pisua daukate. 17 eta 25 hilabete bitarteko haurdunaldia da elefanteena. Emeen ernaldia 14 urterekin hasi daiteke.
Gehienetan, 60-80 urteko epean hiltzen dira elefanteak, haginetako haginka egiteko indarra galtzen dutelako eta ezin duenean bizitzeko behar duen janaria jan.

Leku askotan aurki ditzakegu animalia hauek: desertuan, oihanetan, zona tropikaletan, aran eta erreketan, mendi garaietan…